martes, 28 de junio de 2022 19:56 www.gentedigital.es
Gente blogs

Gente Blogs

Blog de Ander Izagirre

A topa tolondro. Viajes, escapadas y barzoneos

Runnegar: “Bizitza estralurtarra bilatzea katedralak eraikitzea bezalako lana da”

Archivado en: Haitzen hitza, Bruce Runnegar, astrobiología

(Runnegar, ex director de astrobiología de la NASA: "Buscar vida extraterrestre es una tarea parecida a construir una catedral". Por ahora el texto el resumen de la conferencia sólo está disponible en euskera. On egin).

NASAko astrobiologia zuzendari ohia da Bruce Runnegar, bizitza estralurtarra bilatzeko proiektuak bideratu zituena. Haitzen hitza zikloaren barnean, gure planetatik kanpo bizitza aurkitzeko aukerei buruz aritu zen.

Bizigarritasunaren kontzeptua azaldu zuen Runnegar-ek. Gure planetan bertan, bizitzarentzat ustez ezinezkoak ziren eremu askotan izaki bizidun bereziak aurkitu dituzte ikerlariek (Australiako barnealdeko zenbait eskualdetan, itsas hondotan, lurraren sakoneran...). Bizigarritasun eremu horiek uste baino zabalagoak direla frogatu dute, eta Lurretik kanpo ere baldintza zail horietan bizitza topatzeko itxaropena zabaldu da.


Gure Eguzki Sisteman badira bizitza garatzeko eremu egokiak, eguzkiarekiko distantzia jakin baten barnean. Antzeko baldintzak bilatzen ari dira orain urruneko beste planeta-sistematan, gure eguzkiaren antzeko masa duten izarren inguruan. Gliese 581 izarraren kasua aipatu zuen Runnegar-ek, bizitzarako aproposak izan daitezkeen lau planeta baititu inguruan.

Espazioan duten kokapenaz gain, planetek berek dituzten baldintzak ere kontutan hartzen dituzte ikerlariek. Argirik jasotzen ez duten mundu izoztuen azpian izaki bizidunak egon daitezke, Lurrean bertan aurkitu izan baitira: eguzki-argirik jasotzen ez duten izakiak gai dira uretan nahastutako zenbait mineralekin bizitzeko, eta erabat izoztuta dauden inguruneetan ezinezkoa bada ere, izotz-eremutan dauden zenbait mikrobiori nahikoa zaio ur likido kopuru txikiena bertan bizi ahal izateko.

Jupiter planetaren Europa satelitea, adibidez, izoztutako bola handi bat da, baina baliteke aipatutako baldintza horiek ematea eta bertan izakiren bat bizi izatea.

Ezagunagoa eta gertuagoa da Marte. XIX. mendean basoak, itsasoak eta ubideak egon zitezkeela pentsatu bazuten ere, azken hamarkadetan bidalitako zunda eta errobotek frogatu dute planeta osoa basamortu handi bat dela. Dena den, badira zenbait arrasto bizitzaren seinale izan daitezkeenak. Metanoa, adibidez: uraren eta harkaitzen arteko erreakzioak sortutakoa izan daiteke besterik gabe, baina baita hildako materia organikoak sortutakoa... edota bizirik dauden mikrobioek sortutakoa. Aurrerantzean bidaliko dituzten tresnek (adibidez, 2011n abiatuko den Mars Science Lab-ek) bizigarritasun eremuak bilatuko dituzte planeta gorrian. Beste kontu bat da bizitza zantzuak topatzea, eta ez dirudi errobot hauek gai izango direnik.

Bizitza estralurtarra aurkitzeak zenbait belaunaldiren ahalegina eskatuko duela adierazi zuen Runnegar-ek: "Erdi Aroko katedralak eraikitzen zituztenen parekoak gara astrobiologoak; guk ez dugu lana bukatuta ikusiko, baina horretan dihardugu, gure seme-alabek edo ilobek edo iloben ilobek lortu dezaten".

Publicado el 5 de mayo de 2009 a las 12:45.

añadir a meneame  añadir a freski  añadir a delicious  añadir a digg  añadir a technorati  añadir a yahoo  compartir en facebook  twittear  votar

Comentarios - 2

1 | Allendegui (Web) - 05/5/2009 - 20:18

Ander, no entendí nada. Pero es un post brillante, como todos los que escribes.

2 | Ander - 05/5/2009 - 21:22

En la NASA hablan un euskera muy bueno, Allendegui, porque sospechan que será el idioma de los extraterrestres.

Tu comentario

NORMAS

  • - Nos reservamos el derecho a eliminar los comentarios que consideremos fuera de tema.
  • - Toda alusión personal injuriosa será automáticamente borrada.
  • - No está permitido hacer comentarios contrarios a las leyes españolas o injuriantes.
  • - Gente Digital no se hace responsable de las opiniones publicadas.
  • - No está permito incluir código HTML.

* Campos obligatorios

Ander Izagirre

Ander Izagirre

Nací en San Sebastián en 1976. Soy periodista satélite. Kazetari alderraia naiz (leer más).

 

Ayuda para los mineritos

 

-PENÚLTIMOS VIAJES:

Karakórum (Pakistán, expedición al Broad Peak, 2010) /

Sáhara (campamentos de refugiados saharauis, 2010) / 

Bolivia (niños mineros, 2009) /

Bretaña (trainera de Albaola, 2009) /

Islandia y Groenlandia (2008).

 

-LIBROS (información y compra):

Cuidadores de mundos / Plomo en los bolsillos /

Los sótanos del mundo / El testamento del chacal /Trekking de la costa vasca

 

Libros de Ander Izagirre

 

 

-REPORTAJES:

"Mineritos. Niños trabajadores en las entrañas de Bolivia"

"Lurpeko haurrak"

"Las madres guaraníes saltan a la cancha"

"Vidas en la boca del infierno" (Islandia)

 

-EGOTECA: entrevistas y tundas varias

 

 

facebook.com/ander.izagirre

Enlaces

La primera etapa de este blog:

Aquel blog con ruedas:

Amigos y maestros:

- Entre Asia y Europa (Zigor Aldama)

- Las ciudades visibles (Oskar Alegría)

- Balazos (David Álvarez)

- Independent docs (Unai Aranzadi)

- Salam agur (Mikel Ayestarán)

- El kiliki errante (Daniel Burgui)

- Leitzaran (Xabier Cabezón)

- Sintomático (Miguel Carvajal)

- Vagamontañas (Eider Elizegi)

- Sergio Fanjul (pues eso)

- Mari kazetari (June Fernández)

- Harrikadak (Mikel Iturria)

- La buena prensa (Miguel Ángel Jimeno)

- Cosas de cumbres (Javier Marrodán)

- Diario de un escéptico (Jaime Martín)

- Momo dice (Lucía Martínez Odriozola)

- Fogonazos (Antonio Martínez Ron)

- Letras enredadas (Pedro de Miguel)

- El jukebox (Alberto Moyano)

- Allendegui (Juan Andrés Muñoz)

- El canódromo (Javier Muñoz)

- Eresfea (Josean Pérez Aguirre)

- Gente de internet (Leandro Pérez Miguel)

- Paper papers (Toni Piqué y Gonzalo Peltzer)

- El adversario (Carlos Ranedo)

- Carreras del mundo (Marc Roig)

- Un quiosco de malaquita (Mònica Roig)

- Un vikingo en Asia (Eric San Juan)

- Vagón-bar (Paco Sánchez)

- Vivir de buena gana (Miguel Sánchez Ostiz)

EN TU MAIL

Recibe los blogs de Gente en tu email

Introduce tu correo electrónico:

FeedBurner

Recibe este blog tu email

Introduce tu correo electrónico:

FeedBurner

Grupo de información GENTE · el líder nacional en prensa semanal gratuita según PGD-OJD