viernes, 20 de septiembre de 2019 21:24 www.gentedigital.es
Gente blogs

Gente Blogs

Blog de Ander Izagirre

A topa tolondro. Viajes, escapadas y barzoneos

Enigma erromanikoa eta oihartzunen bidea

Archivado en: Erreportajeak, Leitzaran, Etxano

Garai egokia da Euskal Herrian inauteriari buruz daukagun irudi bitxienetako bat ezagutzeko: Etxanoko (Orbaibar) baselizaren portadan ageri dena. Tenplu erromanikoa da... baina erabat paganoa. Kasu bakarra munduan.

Etxanoko enigmari buruzko erreportaje bat argitaratu dut otsaileko Nora aldizkarian. Eta beste bat Leitzarango bailarari buruz. Hemen doaz zati batzuk (kioskoetan egoteaz gain, datorren igandean Berria egunkariarekin batera emango dute aldizkaria, hilero bezala):

1. Etxanoko enigma erromanikoa

"Arkitektura erromanikoa narrazio bat da, sinboloen bitartez egiten den narrazio bat, dotrina kristaua zabaltzeko oso arau zehatzak jarraitzen dituena. Portada baten tinpanoan, adibidez, beti agertzen da Kristo Pantokrator maiestatikoaren irudia; edo, gutxienez, krismoi bat (Kristoren monograma). Baina Etxanoko elizan tinpanoa hutsik dago. Are gehiago: portadako arkibolta nagusian 25 pertsonaia ageri dira, mahai luze batean eserita. Erromanikoaren legea da arkibolta horretan Apokalipsiko 24 errege jakintsuak agertzea, perfumeak dituztela eta zitara jotzen (sokazko tresna, musika sakratuari zegokion bezala), eta guztien erdian, Jesukristo. Baina Etxanoko arkiboltako pertsonaiak tresna herrikoiak jotzen ari dira: adarrak, txirulak, kriskitinak... Beste batzuk mahaia kolpatzen ari dira edo eskuak altxatuta dauzkate (kantuaren sinboloa). Alegia: parrandan dabiltza.

Eta eszenaren erdian ez dago Jesukristorik, bizar eta kizkur oso luzeak dauzkan gizon bat baizik, orrazkera oso deigarriak dituzten beste mahaikideen antzera. Gizonaren eskuinean maskara handi bat azaltzen da. Eta ondoren, bi aurpegi dituen pertsonaia bat: Jano jainko erromatarra, aurpegi batekin urte zaharrari eta bestearekin urte berriari begiratzen ziena, urte berritik udaberriraino luzatzen ziren festak zaintzen zituena (gerora, kristau egutegian inauteriek beteko zuten festa horien lekua). Maskara eta Jano: Etxanoko jauna eta bera lagunak inauteriak ospatzen ari dira".

2. Leitzaran, oihartzunen bidea

"Hots gutxi eta oihartzun ugariko bailara da Leitzaran.

Errekaren orroa, hauspoen putza, mailuen kolpeak, sutegien garra, olagizonen oihuak: 22 burdinolek jardun zuten Leitzaranen, bostehun urtez Gipuzkoako industrigune lanpetuenetako bat izan zen haranean. Baina 1860an kolpatu zuen azkeneko aldiz gabi batek burdin goria. Eta ola zahar haien arrastoak galtzen ari dira, sasiek, ahanzturak eta utzikeriak janda.

Dinamitaren eztanda, lurraren dardara, burdinaz zamatutako gurdien karranka, inurriak bezala lurpetik errenkadan ateratzen ziren meatzarien ahotsak, txistua joz abiatzen zen trena: Bizkotx eremuko zaratots zaharrak, 1942an amatatu zirenak, Bigarren Mundu Gerrarako metal arrasto ziztrinenaren atzetik zebilen enpresa alemaniarrari minerala eta pazientzia agortu zitzaizkionean. Zortzi metroko altuera duten Bizkotxeko bi labe handiak ere isilik daude. Hirugarrena aspaldi erori zen.

Eta Plazaolako tren txiki txistulariari, hasieran burdina eta gero bidaiariak garraiatzen zituenari, 1957an altxa zizkioten errailak.

Ordutik, isiltasunaren bidea da Leitzaranen egiten dena".

Publicado el 3 de febrero de 2010 a las 17:00.

añadir a meneame  añadir a freski  añadir a delicious  añadir a digg  añadir a technorati  añadir a yahoo  compartir en facebook  twittear  votar

Ander Izagirre

Ander Izagirre

Nací en San Sebastián en 1976. Soy periodista satélite. Kazetari alderraia naiz (leer más).

 

Ayuda para los mineritos

 

-PENÚLTIMOS VIAJES:

Karakórum (Pakistán, expedición al Broad Peak, 2010) /

Sáhara (campamentos de refugiados saharauis, 2010) / 

Bolivia (niños mineros, 2009) /

Bretaña (trainera de Albaola, 2009) /

Islandia y Groenlandia (2008).

 

-LIBROS (información y compra):

Cuidadores de mundos / Plomo en los bolsillos /

Los sótanos del mundo / El testamento del chacal /Trekking de la costa vasca

 

Libros de Ander Izagirre

 

 

-REPORTAJES:

"Mineritos. Niños trabajadores en las entrañas de Bolivia"

"Lurpeko haurrak"

"Las madres guaraníes saltan a la cancha"

"Vidas en la boca del infierno" (Islandia)

 

-EGOTECA: entrevistas y tundas varias

 

 

facebook.com/ander.izagirre

Enlaces

La primera etapa de este blog:

Aquel blog con ruedas:

Amigos y maestros:

- Entre Asia y Europa (Zigor Aldama)

- Las ciudades visibles (Oskar Alegría)

- Balazos (David Álvarez)

- Independent docs (Unai Aranzadi)

- Salam agur (Mikel Ayestarán)

- El kiliki errante (Daniel Burgui)

- Leitzaran (Xabier Cabezón)

- Sintomático (Miguel Carvajal)

- Vagamontañas (Eider Elizegi)

- Sergio Fanjul (pues eso)

- Mari kazetari (June Fernández)

- Harrikadak (Mikel Iturria)

- La buena prensa (Miguel Ángel Jimeno)

- Cosas de cumbres (Javier Marrodán)

- Diario de un escéptico (Jaime Martín)

- Momo dice (Lucía Martínez Odriozola)

- Fogonazos (Antonio Martínez Ron)

- Letras enredadas (Pedro de Miguel)

- El jukebox (Alberto Moyano)

- Allendegui (Juan Andrés Muñoz)

- El canódromo (Javier Muñoz)

- Eresfea (Josean Pérez Aguirre)

- Gente de internet (Leandro Pérez Miguel)

- Paper papers (Toni Piqué y Gonzalo Peltzer)

- El adversario (Carlos Ranedo)

- Carreras del mundo (Marc Roig)

- Un quiosco de malaquita (Mònica Roig)

- Un vikingo en Asia (Eric San Juan)

- Vagón-bar (Paco Sánchez)

- Vivir de buena gana (Miguel Sánchez Ostiz)

EN TU MAIL

Recibe los blogs de Gente en tu email

Introduce tu correo electrónico:

FeedBurner

Recibe este blog tu email

Introduce tu correo electrónico:

FeedBurner

Grupo de información GENTE · el líder nacional en prensa semanal gratuita según PGD-OJD