lunes, 23 de septiembre de 2024 23:38 www.gentedigital.es
Gente blogs

Gente Blogs

Blog de Ander Izagirre

A topa tolondro. Viajes, escapadas y barzoneos

Groenlandia, kraskatzen den lurra

Archivado en: Groenlandia

Badira neguan desagertzen diren mozkorrak. Ekaitz batek harrapatzen ditu herrian balantzaka dabiltzala, eta baretzen duenean, bi edo hiru egun beranduago, ezinezkoa da haien gorpuak elur trinkoaren azpian aurkitzea, udaberrian izotza urtzen den arte.

Kulusuk-eko portu txikian, lau inuit -hiru gizonezko eta emakume bat- erretzen eta zerbezak edaten ari dira, kartoien gainean eserita. Ez dute hitzik egiten. Dozena bat lata huts pilatu dituzte lurrean. Lata bakoitzak bi euro balio ditu supermerkatuan, tabako paketeak hamar. Dena garestia da hemen. Dena urrutitik ekartzen dutelako eta urtean behin: uztailean, itsasoa urtu eta Danimarkatik merkantziak dakartzan ontziak honaino etortzeko aukera duen sasoi bakarrean. Baina Kopenhageko Gobernuak diru-laguntzak ematen dizkie langabetuei, eta alkoholikoei ez zaie dirurik falta. Eta denbora sobra dute.

Goiz erdian izotza tantaka hasten da. Putzuak sortzen dira, errekastoak, maldan behera porturantz abiatu eta ozeano zuri gogorraren kontra jotzen duten ur-jauziak. Ozeanoa ere izerditan hasi da.

Maiatza baita.

Eguzkiak hogei ordu dirau zeruan. Tenperatura zerotik gora dabil ia egun osoan eta itsasoa kraskatzen, pitzatzen, urtzen hasi da. Aurreko negua bereziki gogorra izan zen Kulusuken. Lau metroko elurrak estali zuen herria eta orain, pixkanaka, kolore bizietako etxe txikiak izozpetik agertzen hasi dira. Egunetik egunera aldatzen doa herriaren itxura, azaleratu egiten dira umeek etxe atarietan aspaldi ahaztutako lerak, bizikletak, plastikozko kamioitxoak; bidoiak, kutxak, poltsak; ehiztariek zakurrei ematen dizkieten foka puska gogortuak. Bistan dira gantz masa horiak, odol arrasto petrifikatuak, gasolio putzuak, milaka zigarrokin. Eta bukatu gabeko zerraldo baten ohol hautsiak.

Aurten ez dute inor faltan sumatu.

Irailetik fotosintesirik egin ez duten likenez eta belar arreez gain, maiatzean bestelako espezie bat ere azaleratzen da izotz artetik, ekosistema artikoa arrakastaz kolonizatu duena: aluminiozko lata. Tuborg eta Carlsberg zerbeza daniarren lata berde eta distiratsuak milaka agertzen dira Kulusuken. Aluminioaren uzta garaia da: gazteak batetik bestera dabiltza latak poltsa handitan biltzen eta egurrezko leratan garraiatzen. Udalak bost koroa daniar ordaintzen dizkie kiloko (0,6 euro). Handitan zer izan nahi duten galdetzen zaienean, nerabeek hauxe erantzuten dute: aberastu eta Danimarkara alde egin.

Gazte hauen birraitonek uste zuten munduan bakarrik zeudela. Groenlandiako ekialdeko kostalde hau bankisa iraunkor batek ixten du ia urte osoan, eta duela ehun urteko biztanle ehiztari eta arrantzaleak talde txikitan bizi ziren, isolaturik, mendebaldeko kostan zeuden lehengusu inuitei buruz ere tutik jakin gabe. Mendebaldeko kosta hartan bi mende zeramatzaten kolono daniarrek, baina 1884 arte ez ziren irlaren ekialdean menturatu. Orduan aurkitu zituzten iviak, ekialdeko inuitak. Esploratzaileen ondoren iritsi ziren misiolariak, merkatariak, radar estazio itzela eraiki zuten bi mila soldadu estatubatuarrak, Danimarkako ogia, etxe prefabrikatuak, Suediako altzariak, telebista, turistak, internet. Historiaurretik globalizaziora hiru belaunalditan egin dute salto ekialdeko inuitek.

Kaiak-ean bezain nabigatzaile finak dira egungo gazteak interneten. Atzerriko telebistak ikusten dituzte, oporretara Islandiara doaz, Danimarkan ikasten dute batzuek. Mundura atera dira. Munduaren irrikan daude. Baina asko eta asko ito egiten dira jaioterrian, izotz eternaletan eta bost hilabeteko gauetan bilduta dagoen Kulusukeko irlatxo honetan. Groenlandiak alkoholismo, bortizkeria eta sexu-abusu tasa ikaragarriak pairatzen ditu. Herrialde suizidena baino hiru aldiz suizidagoa da. Eta euren buruaz beste gehien egiten dutenak 19 eta 24 urte artekoak dira.

Zabuka doa gizon bat Kulusukeko porturantz. Aldapa behera erortzeko zorian dabil, bidetik sartu eta atera, azkenean eskuak jarri ditu izotzaren kontra eta makurtuta gelditu da. Esertzea lortu du hala nola. Baina ezin du eserita ere egon eta etzan egin da izotzetan.

Portuko lau zurruteroek isilik begiratu diote. Gero kontrako paretari so egin diote batzuek eta itsaso izoztuari besteek.

(Deia egunkariko Ortzadar gehigarrian argitaratutako testua).

Publicado el 11 de diciembre de 2010 a las 09:15.

añadir a meneame  añadir a freski  añadir a delicious  añadir a digg  añadir a technorati  añadir a yahoo  compartir en facebook  twittear  votar

Comentarios - 0

No hay comentarios



Tu comentario

NORMAS

  • - Nos reservamos el derecho a eliminar los comentarios que consideremos fuera de tema.
  • - Toda alusión personal injuriosa será automáticamente borrada.
  • - No está permitido hacer comentarios contrarios a las leyes españolas o injuriantes.
  • - Gente Digital no se hace responsable de las opiniones publicadas.
  • - No está permito incluir código HTML.

* Campos obligatorios

Ander Izagirre

Ander Izagirre

Nací en San Sebastián en 1976. Soy periodista satélite. Kazetari alderraia naiz (leer más).

 

Ayuda para los mineritos

 

-PENÚLTIMOS VIAJES:

Karakórum (Pakistán, expedición al Broad Peak, 2010) /

Sáhara (campamentos de refugiados saharauis, 2010) / 

Bolivia (niños mineros, 2009) /

Bretaña (trainera de Albaola, 2009) /

Islandia y Groenlandia (2008).

 

-LIBROS (información y compra):

Cuidadores de mundos / Plomo en los bolsillos /

Los sótanos del mundo / El testamento del chacal /Trekking de la costa vasca

 

Libros de Ander Izagirre

 

 

-REPORTAJES:

"Mineritos. Niños trabajadores en las entrañas de Bolivia"

"Lurpeko haurrak"

"Las madres guaraníes saltan a la cancha"

"Vidas en la boca del infierno" (Islandia)

 

-EGOTECA: entrevistas y tundas varias

 

 

facebook.com/ander.izagirre

Últimos textos

Enlaces

La primera etapa de este blog:

Aquel blog con ruedas:

Amigos y maestros:

- Entre Asia y Europa (Zigor Aldama)

- Las ciudades visibles (Oskar Alegría)

- Balazos (David Álvarez)

- Independent docs (Unai Aranzadi)

- Salam agur (Mikel Ayestarán)

- El kiliki errante (Daniel Burgui)

- Leitzaran (Xabier Cabezón)

- Sintomático (Miguel Carvajal)

- Vagamontañas (Eider Elizegi)

- Sergio Fanjul (pues eso)

- Mari kazetari (June Fernández)

- Harrikadak (Mikel Iturria)

- La buena prensa (Miguel Ángel Jimeno)

- Cosas de cumbres (Javier Marrodán)

- Diario de un escéptico (Jaime Martín)

- Momo dice (Lucía Martínez Odriozola)

- Fogonazos (Antonio Martínez Ron)

- Letras enredadas (Pedro de Miguel)

- El jukebox (Alberto Moyano)

- Allendegui (Juan Andrés Muñoz)

- El canódromo (Javier Muñoz)

- Eresfea (Josean Pérez Aguirre)

- Gente de internet (Leandro Pérez Miguel)

- Paper papers (Toni Piqué y Gonzalo Peltzer)

- El adversario (Carlos Ranedo)

- Carreras del mundo (Marc Roig)

- Un quiosco de malaquita (Mònica Roig)

- Un vikingo en Asia (Eric San Juan)

- Vagón-bar (Paco Sánchez)

- Vivir de buena gana (Miguel Sánchez Ostiz)

EN TU MAIL

Recibe los blogs de Gente en tu email

Introduce tu correo electrónico:

FeedBurner

Recibe este blog tu email

Introduce tu correo electrónico:

FeedBurner

Archivo

Grupo de información GENTE · el líder nacional en prensa semanal gratuita según PGD-OJD